BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
METHOD:PUBLISH
CALSCALE:GREGORIAN
PRODID:-//WordPress - MECv5.18.5//EN
X-ORIGINAL-URL:https://sareensarea.eus/eu//
BEGIN:VEVENT
UID:MEC-0e79548081b4bd0df3c77c5ba2c23289@sareensarea.eus
DTSTART:20211012T060000Z
DTEND:20211118T160000Z
DTSTAMP:20210915T084600Z
CREATED:20210915
LAST-MODIFIED:20210915
SUMMARY:PENTSAMENDU KRITIKO IKASTAROA: GIZARTE-MUGIMENDUAK
DESCRIPTION:Aurkezpena\nGaur egun, botere politikoak hautsi egin du herritarrekiko harremana, eta ez die jaramonik egiten haien eskakizun kolektiboei, are gutxiago funtsezko eraldaketa sozialak proposatzen dituztenean. Arlo politikoak botere ekonomiko eta finantzarioekiko mendekotasuna areagotu du, horien askatasun ekonomiko osoa gara ditzaten bermatzeko eta babesteko. Horrek demokraziaren hustuketa dakar, baita benetan operatiboak diren botereen bilakaera autoritarioa. Botere horiek bloke trinko gisa aurkezten dira, modu gogorrean. Bloke horren diskurtsoak eta kultur politikak eraldaketa sozialaren ezintasuna aldarrikatzen dute.\nMezuek – eta horiekin batera doazen praktikek – esaten digute garai honetan desberdintasunak eta kudeaketa autoritarioa ez direla krisi baten adierazleak, baizik eta sistemaren oinarriak. Hori naturala litzateke, eta, beraz, ez luke zentzurik justizia, berdintasun eta demokrazia handiagorantz jotzeko saiakerak.\nEgoera horretatik abiatuta aztertu behar ditugu gizarte-mugimenduak.\nZein izan da gizarte mugimenduen prozesu historikoa? Zer noranzko hartu duten? Mugimendu anitzei buruz ari gara, badaude hemengoak eta urrutiagokoak (Hegoamerikakoak, adibidez), zaharrak (langileena) eta ez hain zaharrak (ekologismoa, feminismoa) Mobilizatzeko eta gizartea eraldatzeko gaitasunari eusten ote diote gaur egun? Zein neurritan har dezakete mugimenduek une honetan, aipatu dugun eszenatokian, eraldaketa sozial eta politikorako lidergoa? Ala jarraitzen du lidergo horrek alderdi politikoen esku?\nNori zuzentzen zaio?\nAurreko ikasturtean (Eskubide erradikalak eta neoliberalismo autoritarioa) adierazi genuen bezala, ez da bokazio akademiko soileko ikastaroa, interesgarria izan badaiteke ere Unibertsitateko ikasleentzat (EHUko ikastaro osagarriaren aitorpena izango du, 4 kredituko baliokidetasunarekin). Militanteei, ekintzaileei, boluntarioei eta gizarte-mugimenduei laguntza eta formazioa ematea da asmoa, baita ikasleak, gazteak zein adinekoak prestatzea ere, ulertu ahal izateko noraino aldatu ahal izango dugun sistema modu kolektiboan eta behetik antolatuta eraginez gero.\nFormatua:\nIkastaroa hamaika saiotan emango da, astean bitan, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara/19:00etara. Saio horiek online izango dira zuzenean, baina grabatu ere egingo dira, edukiak inork gal ez ditzan. Moodle birtual bat prestatuko da hizlariek materialak zintzilikatzeko, eta hainbat forotan eztabaidatu ahal izango da. Ikastaroa urriaren 12an hasiko da\nPrezioa:\nIkastaroak 124 euroko kostua du, beharrezkoa izanez gero, kudeaketa, hedapen eta aldibereko itzulpen gastuei aurre egin ahal izateko.\nIzena ematea\nPlazak mugatuak dira eta izen-ematea eskaera-ordenaren arabera egingo da.\nIzena emateko, matrikula-tasak ordaindu izanaren egiaztagiria bidali behar da (124 euro), izen-abizenekin.\nKontu-zenbakia:\nIBAN: ES19 2095 0292 – 9232 3908 8081\nBIC: BASKEK28XXX\nInskripzioari buruzko informazioa nahi izanez gero, bidali mezu bat honako helbide honetara: pensamientocritico.csc@ehu.es\nAurrez izena emateko epea urriaren 1era arte egongo da zabalik hemen.\nIzena emateko epea urriaren 1etik 8ra izango da. Plaza erreserbatzeko formulario hau bete bete beharko da 8a arte\nIzen-ematea formalizatzeko, abonu-agiria erantsi beharko da formulario honetan (aldez aurretik aurrez izena eman beharko da)\nAntolatzaileak:\nEHUko Zientzia Politiko eta Administrazio Saila eta parte Hartuz Ikerketa Taldea. Eta Betiko, Viento Sur eta Hitz & Hitz fundazioak eta UAMren Ikerketa, Eleaniztasun, mintzaldi eta Komunikazio Zentroa elkarlanean ari dira.\nBatzorde akademikoa:\nIgor Ahedo (UPV/EHU, Parte Hartuz), Iraide Alvarez (UPV/EHU), Silvia Tomas (UPV/EHU), Luisa Martin Rojo (UAM), Arantza Fernandez de Garaialde (Hitz & Hitz), Pedro Ibarra (Betiko), Miguel Urban (Viento Sur)\nGai-zerrenda eta datak\nUrriak 12 (16:00-18:00)\nAurkezpena (EHUko arduradunak; Betiko, H&H, eta Viento Sur)\nZer dira gizarte-mugimenduak? Markoak, diskurtsoak, ekintza kolektiboko sortak eta dinamikak Pedro Ibarra\nUrriak 14 (16:00-18:00)\nIkuspegi historikoa 1789tik gaur egunera arte. Donatella Della Porta\nUrriak 19 (16:00-18:00)\nAlderdien eta gizarte-mugimenduen arteko harremanen bilakaera. Bloke historikoak eta estrategia kontrahegemonikoak. Jaime Pastor\nUrriak 21 (16:00-18:00)\nGizarte-mugimenduak eta protesta-zikloak: M-15aren ondorengo olatu berrira. Txileko eta AEBetako kasuak, Salvador Martí\nUrriak 26 (16:00-19:00)\nLatinoamerikako mobilizazio konfrontatiboaren eta horren joeren gaineko ikuspegi orokorra; nekazarien sindikalismoa eta MST-, Julia Marti eta Janaina Strozake.\nUrriak 28 (16:00-18:00)\nKorronte ideologikoak eta gizarte-mugimenduak. Kasuen azterketa: a) Feminismoak. Maria Martinez\nAzaroak 2 (16:00-18:00)\nKorronte ideologikoak eta gizarte-mugimenduak. Kasuen azterketa b) Ekologismoa: Iñaki Barcena\nAzaroak 4 (16:00-18:00)\nKasuen azterketa:) Antirrazismoak. Tania Andreeva\nAzaroak 9 (16: 00-18: 00)\nKasuen azterketa: sindikalismo berriak eta zaharrak. Raul Navas\nAzaroka 11 (16:00-18:00)\nGizarte-konfrontaziorako estrategia nahiz helburu berriak ustez bideratzen ari diren dimentsio berriak: bereziki sozialak, baina baita ere kulturalak, politikoak, ideologikoak, identitarioak eta abar. Eduardo Romanos\nAzaroak 18 (16:00-18:00)\nMugimenduen eraginak eta emaitzak. Gaur arteko ebaluazio historikoa, gizarte-mugimenduek lortutakoa ezagutzeko. Robert Fishman / Ariel Sribman\nHarremanetarako datuak\nArduraduna: Igor Ahedo Gurrutxaga\nSaila – Zerbitzua: Politika Zientzia Saila\nPosta elektronikoa: pensamientocritico.csc@ehu.es\n
URL:https://sareensarea.eus/eu/mec-events/pentsamendu-kritiko-ikastaroa-gizarte-mugimenduak/
ORGANIZER;CN=:MAILTO:
CATEGORIES:Ekitaldiak - Agenda
END:VEVENT
END:VCALENDAR