BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
METHOD:PUBLISH
CALSCALE:GREGORIAN
PRODID:-//WordPress - MECv5.18.5//EN
X-ORIGINAL-URL:https://sareensarea.eus/eu//
BEGIN:VEVENT
UID:MEC-5ca359ab1e9e3b9c478459944a2d9ca5@sareensarea.eus
DTSTART:20211210T150000Z
DTEND:20211210T170000Z
DTSTAMP:20211130T150500Z
CREATED:20211130
LAST-MODIFIED:20211130
SUMMARY:#EKINTZAILETZARENOSTIRALAK IKASTAROAREN EDIZIO BERRIA URTARRILETIK AURRERA
DESCRIPTION:Negozio ideia bat duzu eta laguntza behar duzu martxan jartzeko? Gustatuko litzaizuke zure jarduerak eragin sozial eta ekologiko positiboa izatea?\nUrtarrilean #EkintzailetzarenOstiralak ikastaroaren edizio berri batekin itzuliko gara, kulturartekotasunean eta ekonomia sozial eta solidarioan zentratuta ekin nahi duten pertsonentzako ikastaro bat.\nKoop SF 34 eta Magarik gabeko Ekonomialariak erakundeek antolatutako ikastaroa doakoa da eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.\nAurreko edizioan bezala, negozio bat martxan jartzeko gai interesgarriak landuko ditugu, negozioak gizartean eta ingurumenean duen eragina kontuan hartuta. Ikastaroa elkartrukerako eta talde-ikaskuntzarako gunea ere bada, eta bertan parte-hartzaileen arteko lankidetza ardatz nagusia da.\nIkastaroaren edukiak online plataforman egongo dira eskuragarri eta, bi ostiralero, Harrobi Plazan 4an (Bilbo) bilduko gara, gai bakoitza denen artean lantzeko.\nEz galdu aukera hau zure proiektuan aurrera egiteko, prestakuntza jasotzeko, gaitasun pertsonalak eta kolektiboak garatzeko eta zure ekintzailetza-prozesua partekatu ahal izateko pertsonak ezagutzeko.\nUrtarrilean hasiko den programa aurkezteko, datorren abenduaren 10ean, 16: 00etan Koopsf34an, San Frantzisko auzoko harrobi plazan, elkartuko gara. Egun honetan programa aurkeztuko dugu eta parte hartu nahi dugunok aurpegia jarri eta dituzuen proiektuak eta ideiak ezagutzen hasiko gara.\nOraintxe bertan eman dezakezu izena e-mail honetara idatziz: ecosfron.euskadi@ecosfron.org\n
URL:https://sareensarea.eus/eu/mec-events/ekintzailetzarenostiralak-ikastaroaren-edizio-berria-urtarriletik-aurrera/
ORGANIZER;CN=:MAILTO:
CATEGORIES:Ekitaldiak - Agenda
END:VEVENT
END:VCALENDAR