
EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNA
Maiatzaren 12an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean, maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu zen. Lege horrek mugarri bat ekarri zuen Euskadiko hirugarren sektore sozialean (EHSS). Aurtengo kanpainaren leloa “Oraindik asko geratzen da margotzeko: gizartea eraldatzen” da, eta, horren bidez, egindako lana eta oraindik egiteko dagoena aldarrikatu nahi dugu, aniztasunaren koloreekin gizarte bat margotzeko, baita Euskadi justuago, solidarioago eta sozialki inklusiboago bat eraikitzeko bidean ere.