Día Tercer Sector Social Euskadi 2024

Maiatzaren 10ean 1205 – Euskadiko HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN zortzigarren edizioa ospatuko dugu Bilboko Itsasmuseumean. 

Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna 4.000 euskal erakunde baino gehiagok gizarte kohesionatu, inklusibo eta parte-hartzaile baten alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.

“Aldaketa eraikitzen”, horixe da aurtengo gure leloa. Euskadi berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzeko bidean, aldaketa erein nahi dugu gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera, aniztasun osoan.

Programa:

  • 10:00 – Ekitaldiaren hasiera eta Sareen Sarearen ongi-etorria.
  • 10:15 – Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari 2024ko Sareen Saria aitortzea eta ematea.
  • 10:30 – Lehendakariaren hitzaldia.
  • 10:45 – Solasaldia: Boluntariotza gaztea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean.
  • 12:00 – Ekitaldiaren agurra eta amaiera.

Izena emateko formularioa

Aurtengo Sareen Saria Bizkaiko Caritaseko Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiari, emango diogu. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak Gonzalo hautatu du 30 urte baino gehiagoko dedikazioagatik eta bereziki nabarmendu du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzeko eta bateratzeko egin duen lana.

Sareen Sariak Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aintzatestea du helburu. Sari banaketa maiatzaren 10ean egingo da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Bilboko Itsasmuseumean egingo den ekitaldian.

Informazio gehiago

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitia: Sareen Saria 2024

Mediateka
Argazki
galeria

Donostian aurten egin dugun jarduera parte-hartzailearen irudiak: Aldaketa eraikitzen, piezaz pieza.

Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren aurretik jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten, eraldaketa sozialaren aldeko horma irudi bat piezekin eraikitzeko jarduera bat izan da. Ekitaldi irekia izan da, herritar guztiei zuzenduta.

Gure murala Eraldaketa Sozialaren aldeko piezez bete ditugu. Aldaketaren eraiki nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako eraldaketa soziala bultzatuz. Jarraian jardueraren argazki batzuk ikusi ahal izango dituzu, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!