EHSSren egituraketari buruzko mintegia
Gaur “EHSSren egituraketa: eraikitzen ari den prozesu baten iragana, oraina eta etorkizuna” mintegian parte hartu dugu. Mintegia Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatu du eta EHSSko hamabi sarek parte hartu dugu, sektorea indartzeko aurrerapen eta erronka nagusiak identifikatzeko.
Tailerra hiru dinamikatan egituratu da, eta aukera eman du EHSSren egituratze-prozesuari buruzko gogoeta egiteko, ikuspegi historiko batetik, non iraganeko, oraingo eta etorkizuneko ekitaldiak errepasatu diren. Aurretik, EHSSri buruzko diagnosi-datu batzuk aurkeztu dira, eta sektorearen egituraketan izandako aurrerapenei buruzko informazio kuantitatiboa eta kualitatiboa eman dute.
Hortik aurrera, bertaratuek lehenengo dinamika bat garatu dute, azken hiru hamarkadetako EHSSren bilakaeraren mugarri historiko esanguratsuenetara bideratua. Mintegiak bigarren dinamika batekin jarraitu du, non sektorearen egungo erronkei heldu zaien, bere egituraketa-prozesuan dituen erronka nagusien azterketarekin. Azkenik, jardunaldia amaitzeko, sektorearen egituraketaren etorkizuna eta identifikatutako erronkak baldintzatuko dituzten funtsezko faktoreei buruzko talde-hausnarketa egin da, faktore sozialak, politikoak eta ekonomikoak.