Tercer Sector Social de Euskadi ante la Agenda 2030
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala 2030 Agendaren eta GJHn aurrean

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren jarrera eta asmo handiko agenda honen helburuak lortzeko gakoak jasotzen dituen dokumentua osatu dugu. Modu batera edo bestera GJHetan eta 2030 Agendan finkatutako xedeak lortzea sustatzen duten 400 ekintza baino gehiago jaso ditugu. Dokumentua osorik kontsulta dezakezu esteka honetan.

2030 Agendaren eta GHJn aurrean EHSSk duen jarreraren 10 gako

Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzeko 400 ekintza baino gehiago onartzen dituen dokumentu osoaz gain, bertsio laburtu bat ere egin dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak gure lurraldean 2030 Agendaren ezarpenaren aurrean duen posizionamenduaren funtsezko 10 gako jasotzen dituena. Esteka honetan kontsulta dezakezu.

Mediateka
Bideoak

Bideo hauetan, Hirugarren Sektore Sozialaren eskaera eta ekarpen garrantzitsuenetako batzuk nabarmentzen ditugu, 2030 Agenda eta GJHak Euskadin ezartzeko.

Pertsonak eta planeta, 2030 Agendaren erdigunean

Bizitzaren jasangarritasuna bermatzeko eredu ekonomikoak, sozialak eta politikoak

Osasuna, ongizatea eta genero berdintasuna

Garapen ekonomiko jasangarria, enplegu osoa eta lan duina pertsona guztientzat

Pobreziaren eta desberdinkerien amaiera

Mediateka
Argazki
galeria

2030 Agenda errealitate eta lurralde bakoitzean interpretatu daitekeen eta interpretatu behar den tresna da. Erakunde publikoei, enpresei, elkarteei eta herritar bakoitzari interpelatzen dio. Tresna eraginkor eta erabilgarria da Euskadiko gizartearentzat, garapenerako politiken koherentzia lortzen laguntzen baitu.

Garapen  jasangarrirako 17 Helburuek (GJH) gure gizartea arautzen duten sistemen eraldaketa handinahiak eskatzen dituzte eta politikarien eta esku hartzen duten alde guztien borondatea eta ekintzak behar dira horretarako.