window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');

Gobernantza soziosanitarioko hiru gune berri, EHSSko sareen parte-hartzearekin

Azken asteotan, aurrerapauso garrantzitsuak eman dira arlo soziosanitarioan. Koordinaziorako eta lankidetzarako guneak sortu dira, gero eta konplexuagoak diren erronkei erantzuteko, hala nola biztanleriaren zahartzeari, kronikotasunari, mendekotasun-egoerei edo osasun mentalarekin eta gizarte-bazterketarekin lotutako behar berriei.

2026-10-07T16:07:11+02:002026ko Urriak 8|

Kataluniak eta Euskadik jasangarritasunari, berrikuntzari eta hirugarren sektoreko inpaktu sozialari buruzko esperientziak partekatu dituzte

Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialeko Taula d’entitatsen eta Sareen Sarearen artean azken hamar urteotan egituratzen ari den aliantzaren esparruan, Kataluniako gure homologoaren ekimenez, bi lan-jardunaldi egin dira Bilbon, honako gai hauek ardatz hartuta: hirugarren sektore sozialaren inpaktu soziala, nazioarteko eragina, digitalizazioa eta finantzaketa- eta jasangarritasun-mekanismoak.

2026-05-04T12:51:58+02:002026ko Apirilak 30|

Javier Valdivia Bilbao, 2026ko Sareen Sariaren irabazlea

Javier Valdivia Bilbaok Sareen Saria 2026 jasoko du, bere ibilbidea eta Euskadiko aisialdi hezitzaileari, boluntariotzari, garapen komunitarioari eta gizarte-sareari egindako ekarpena aitortzeko. Sari-banaketa maiatzaren 13an izango da, Eusko Legebiltzarrean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren eguna (maiatzak 12) ospatzeko ekitaldiekin bat eginez.

2026-03-31T10:42:30+02:002026ko Martxoak 30|
Go to Top