Ostiralean, ekainak 12, Sareen Sareak online topaketa batean parte hartuko du txostena aurkezteko

Dagoeneko kontsulta daiteke Covid-19k Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean izan duen eraginari buruzko azterlana.

Datorren ostiralean, ekainak 12, online topaketa bat egingo da txostena xehetasun gehiagorekin aurkezteko. Ekitaldian Mikel Barturen Sareen Sareako koordinatzaileak eta Lucía Merinok (Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia) parte hartuko dute.

Dagoeneko kontsulta daiteke Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak egindako azterlana, osasun-krisian erakunde sozialek izan duten egoera jasotzen duena.

Covid 19ren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan azterlana Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Sareen Sarearen ekimena da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan Covid-19aren krisiak izan duen eragina ezagutzeko.

Ikerketaren helburu nagusia Covid-19aren krisiak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean izaten ari den eragina ezagutzea da, egoeraren ahalik eta argazki errealena izan dezagun. Horrela, erakundeek eta sektoreko sareek, Eusko Jaurlaritzaren eta beste instituzioen laguntzarekin, ekintzak egin ditzaten krisi honek hartzaileengan eta erakundeetan gaur egun duen eta etorkizunean izan dezakeen eragina arintzeko.

Azterlana ondorengo estekan kontsulta dezakezi. Informazio gehiago Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiaren webgunean.

Online topaketa

Datorren ostiralean, ekainak 12, online topaketa bat egingo da Zoom bidez ikerketa aurkezteko. Bertan, Mikel Barturen (Sareen Sarea) eta Lucía Merino (Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia) izango dira. Aurkezpena ikusi ahal izateko, formulario hau bete behar duzu. Behin izena eman duzula, topaketara sartzeko jarraibideak jasoko dituzu.

Datu batzuk

Apirilean egindako azterlanaren arabera, gizarte-erakundeen %83,2k Covid-19aren osasun-krisialdian zerbitzu edo jardueretan eragindako aldaketa edo berbideratzea bizi izan dute, eta erakundeen % 81ek jardueraren bat bertan behera utzi edo eten behar izan dute. Gainera, gizarte-erakundeen ia erdiak (%46) zuzeneko arretako zerbitzuak itxi behar izan ditu, baina erakundeen %38k jarduera berriak sartu ditu, behar berriei erantzuteko. Hamar erakundetatik zortzik online formatura edo telefono bidezko konpainia-zerbitzura bihurtu dituzte beren zerbitzuak.