Eraldaketa sozialaren aldeko horma-irudi bat margotuko dugu Bilbon

Ia hilabete falta da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko.

Urtero bezala, aldez aurretik ekintza parte-hartzaile bat antolatuko dugu.

Aurten, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ekintza horma-irudi bat margotzean datza, eraldaketa soziala aldarrikatuz. Gizartea kolorez margotu nahi dugu, aniztasunean baitago Euskadi bidezkoago, solidarioago eta inklusiboago bat eraikitzeko motorra.

Datorren maiatzaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatuko dugu eta, urtero bezala, Sareen Sarean aldez aurreko jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten, ekintza kalera eramatea erabaki dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala ikusarazteko eta herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Ekintza horma-irudi bat margotzean datza, eraldaketa soziala aldarrikatuz. Gizartea kolorez margotu nahi dugu, aniztasunean baitago Euskadi bidezkoago, solidarioago, kohesionatuago eta inklusiboago bat eraikitzeko motorra. Datorren larunbatean egingo da jarduera, apirilak 9, goizeko 11:30etatik 13:30etara Uribitarte Pasealekuan (Salbeko zubiaren eta Ramon Rubialen estatuaren ondoan). Gure horma-irudiaren zati bat margotzera etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu parte hartu nahi duzuen guztioi.

Mapa acción participativa

Ubicación actividad participativa