Día del Tercer Sector Social de Euskadi 2021
Día del Tercer Sector Social de Euskadi 2021

2021eko maiatzaren 12an, 1205 – EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN bosgarren edizioa ospatu genuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Pandemiak galarazi egin digu baldintza normaletan ekitaldi bat egitea, non sektoreko pertsona eta erakunde guztien artean egun berezi hau ohiko moduan partekatzeko aukera izango genuke. Hala ere, gutxienez, aurrez-aurreko ekitaldia berreskuratu ahal izan dugu, formatu txikian bada ere. Ez genuen utzi nahi zuekin ospatzeko aukera pasatzen; beraz, Youtubeko gure kanaletik ere zuzenean transmititu dugu.

Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna elkartzeko eta ia 4.000 euskal erakundeok gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzailearen alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.

Aurten #SAREIDOSKOPIO aurkeztu dugu, eraldaketa sozialerako unibertso bat. Bere formek eta koloreek eskaintzen diguten aniztasun horren bidez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozial bat ikusten dugu, aniztasuna, elkartasuna, inklusioa edo independentzia bezalako balio garrantzitsuetan oinarritutako gizarte baterantz egunez egun aurrera egiteko lanean ari dena.

Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko argazki guztiak HEMEN.

Bideoak ikusteko, sakatu HEMEN eta sartu gure YouTube kanalean.

Mediateka
Bideoak

Ekitaldia: 1205 – Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna

#Sareidoskopio: Transformazio sozialeko unibertso bat

Sareen Saria 2021: Mª Ángeles Arbaizagoitia

Sareen Sarearen hitzaldia

Lehendakariaren hitzaldia

Mª Ángeles Arbaizagoitiaren hitzaldia

Mediateka
Argazki
galeria