EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA

Herritarren ekimenetik abiatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeek osatzen dute. Interes orokorra eta, pertsona guztien baina, batez ere, egoerarik ahulenetan daudenen eskubideak bultzatzen dituzte.

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko erakundeak boluntarioek osatzen dituzte nagusiki; bazterkeria egoera anitzetan daudenek, urritasun, mendekotasun edo babesgabeko egoeran daudenek edota ordaindutako profesional eta bazkideek, hain zuzen.

Erakunde hauek esku-hartze sozialarekin lotutako interes orokorreko ekintzak egiten dituzte; hau da, zerbitzu sozialetakoak, enplegurako sarbidearekin lotutakoak eta eskubide zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalei lotutako beste edozein ekimen; parekidetasunaren eta ez-diskriminazioaren egoera lortzeko.

Sektore publikotik (Lehen sektorea) eta merkataritza- eta irabazi-sektoretik (Bigarren sektorea) bereizten da. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Barometroak ematen ditu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren inguruko datuak: 4.000 erakunde baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan zehar lanean, bertan egoitzak dituztelarik, eta 160.000 boluntariotik gora eta 40.000 langile biltzen ditu orotara. EAEko BPGren 2,4% ordezkatzen dute.