ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIA

Imagen de una mesa de diálogo civil

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia aholkularitza eta parte-hartze organo nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean. Bere misioa gobernuaren eta herritar ekintzaileen arteko elkarrizketa bultzatzea eta erraztea da; politika publikoetan eragina izango duten harremanak sortuz, pertsonen ongizate soziala eta gizarte inklusiboa lortzeko.

Era berean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren misioa da laguntza eskaintzea eta Hirugarren sektore soziala, bere plataformak eta sareak indartzea; beraien arteko elkarlana sustatuz, egonkortzeaz gain, administrazio publikoak eta euskal gizarteak onartu dezaten.

Sareen Sarearen funtzioa Elkarrizketa Zibilerako Mahaian Hirugarren sektore sozialaren sareen parte hartzea koordinatzea da. Organo honen lehendakaritza Sareen Sareako lehendakariari dagokio, Borja Dovaleri, hain zuzen.