window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Zer egiten dugun/GJH eta 2030 Agenda/Albisteak: GJH eta 2030 Agenda
Albisteak: GJH eta 2030 Agenda2024-07-18T09:23:56+02:00
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala 2030 Agendaren aurrean

GJHei eta 2030 Agendari buruzko albisteak

Hemen aurkituko dituzu 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lotutako gure ekintza eta proiektuei buruzko azken albisteak eta eguneratzeak: ekitaldiak eta kanpainak, lankidetzak eta beste proiektu esanguratsu batzuk. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik eta Sareen Saretik gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko lanean aktiboki ari gara eta horren berri eman nahi dizugu.

Sareen Sareak GJHekiko konpromisoa indartu du Gizarte Trantsiziorako 2030 Agenda Euskadi Foroan

Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren VI. Osoko Bilkuran

Sareen Sareak Garapen Iraunkorreko Helburuak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialean integratzearen garrantzia azpimarratu du, gizarte justuago, inklusiboago eta iraunkorrago baterantz aldaketa sakona bultzatuz.
2024ko Martxoak 20|

GJHen kudeaketari buruzko ikaskuntza-saioak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan

Abenduaren 18an online saio bat egingo dugu proiektua aurkezteko

Lehendakaritzaren eskutik eta Euskalitekin lankidetzan, 2024an Sareen Sareak "Enpresetan eta erakundeetan 2030 Agenda garatzeko gida" Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan txertatzeko lan egingo du. Abenduaren 18an egingo da lehen saioa, EHSSko erakundeei irekia./p>

2023ko Azaroak 30|

GJHen aldeko Euskal Aliantza sortu da

“2030 Agenda Euskadi Kontratu Sozial baterako" adierazpena irakurri du Sareen Sareak

GJHen aldeko Euskal Aliantza eratu dute gaur Gasteizen, eta Iñigo Urkullu lehendakaria, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialerako eta Agenda 2030erako idazkari nagusia, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarteko Politika sailburua izan dira bertan. Halaber, sinatu duten erakundeetako ordezkari ugari izan dira ekitaldian..

2023ko Urriak 2|

Parekideago eta inklusiboagoa den gizarte-eredurantz aurrera eginez

Alderdi politikoek Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 17 proposamenak jaso dituzte

Sareen Sareak bere proposamenak bidali dizkie alderdi politikoei datozen maiatzeko Foru eta Udal Hauteskundeei begira. Horiek guztien helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, gizarteratzearen eta kohesio sozialaren mailak handituz.
2023ko Martxoak 29|
Go to Top