MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

MISIOA

Gizarte elkartua, inklusiboa, solidarioa eta parte hartzailea sustatzea, pertsona guztien eskubideak modu berean errespetatuko dituena eta, batez ere, ahulenei arreta berezia jarriko diena. Baita guztion ongizatea eta eraldaketa sozialarekiko konpromiso aktiboa bultzatzea ere.

Sareen Sareak Hirugarren Gizarte-sektore elkartu, indartsu eta onartu baten alde lan egiten du; eragile sozial zein instituzionalekin elkarrizketarako gaitasuna duen sektorea izatea baitu helburu.

IKUSPEGIA

Sareen Sareak ondorengo helburuak ditu:

  • Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorea batzea eta erreferentea izatea gizartean onartua izan dadin.
  • Esparru sozial eta politikoko eragile ezberdinekin elkarrizketarako gaitasuna izatea.
  • Gizarte justuago, elkartuago, inklusibo, solidario, parekide, parte-hartzaile eta demokratikoa eraikitzen laguntzea; inklusioa, bizi-kalitate hobea eta pertsonen eskubideen defentsa eraginkorra bermatuko dituena.
  • Hirugarren Gizarte-sektorea indartzea eta, aniztasuna kontuan hartuz, elkartuagoa izatea.

BALIOAK

  • Elkartasuna: Egoera kaltetuenetan daudenen eskubideen ardura
  • Eraldaketa: eraldaketa sozialaren erantzukizuna eta konpromisoa, eskubideen defentsa eta aldarrikapena; herritarren parte-hartzea eta erantzukizun aktiboa bultzatuz.
  • Gardentasuna: Erabakiak eta informazioa gardentasunez tratatzea da Sareen Sarearen erantzukizuna, informaziorako sarbidea erakundeetako kideei, administrazio publikoari, eragile sozialei eta gizarteari emanez.
  • Hirugarren Sektoreko erakundeekin, administrazioarekin eta herritarrekin kooperazioa, partekatutako helburuak eta aurreikusitako misioa betetzeko.
  • Aniztasuna: Sareen Sarearen kideetan eta sektorearen beraren aniztasuna onartzea, parte hartzea eta barne-demokrazia bermatuz.
  • Pentsamendurako eta ideologiarako independentzia, eta independentzia instituzional, politiko eta ekonomikoa, beraien elkarrizketa eta eragina ez nahasteko eragile sozialekin.
  • Demokrazia: Misioa eta ikuspegia lortze bidean, erabakiak bidezko parte-hartzearekin eta erantzukizun partekatuarekin hartzea, kide guztiek onartutako diskurtsoak, posizionamenduak eta akordio inklusiboak lortzeko.
  • Sare bakoitzaren errealitateari eta diskurtsoari errespetua; interes berdinen alde lan egitean Sareen Sarearen aldeko posizionamendu eta aldarrikapena.