LERRO ESTRATEGIKOAK
Sareen Sarearen erronkak gure Plan Estrategikoaren lau lerro estrategiko nagusietan biltzen dira:
1. Gizarte-eredu baterantz aurrera egiteko erreferentziazko gizarte-eragilea izatea eta sektorearen rola aitortzea.
2. Aliantza eta harreman estrategikoak eraikitzea, kanpoko komunikazio egokia izatea eta politika publikoetan eta elkarrizketako eta solaskidetzako guneetatik ongizate-ereduan eragina izatea.
3. Barne mailan eraikitzea eta Euskadiko hirugarren sektore sozial sentitzea.
4. Sareen Sarearen malgutasuna, gardentasuna, egituraketa eta jasangarritasuna sendotzea.
Hau guztia Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektoreko erreferentziazko eragilea izan gaitezen. Gure Plan Estrategikoa webguneko mediatekan kontsulta daiteke.
ESTRATEGIA LERROAK | HELBURUAK |
---|---|
A. IRAUNKORTASUNA, GARDENTASUNA ETA MALGUTASUNA | 1. Egitura bideragarri, iraunkor eta sendoa bultzatzea; helburuak lortzeko funtzionamenduetan egitura profesional eta eraginkorra. 2. Parte-hartzean eta barne-kohesioan aurreratzea. 3. Barne- eta kanpo-gardentasunean aurreratzea. |
B. EUSKAL HIRUGARREN GIZARTE-SEKTOREA IZAN ETA SENTITZEA | 4. Parte hartzeko espazioa sortu eta dinamizatzea, egungo eta etorkizuneko sare eta errealitate guztiak erakarriz. |
C. EZAGUTU, ERAIKI ETA ELKARBANATU | 5. Hausnarketa iraunkor eta parte hartzailearen bidez, Hirugarren Sektorearen errealitateari buruzko ezagutza sustatzea eta elkarbanatzea. |
D. HARREMAN ESTRATEGIKOAK IDENTIFIKATU ETA ERAIKI | 6. Guztiz edo neurri batean misio bera lortu nahi dugun erakunde eta eragileekin harreman sarea ezartzea. |
E. GOBERNANZA E INCIDENCIA PROACTIVA | 7. Ongizatearen gizarte ereduan eta politika publikoen defentsan aktiboki eragitea eta parte hartzea, elkarrizketarako espazioak indartuz. |
F. KANPO-KOMUNIKAZIOA | 8. Kanpora komunikatzea eta proiektatzea. |
G. ERREFERENTZIAZKO GIZA-ERAGILEA | 9. Gizarte ereduaren sustapena eta defentsa. 10. Sektorearen sustapena eta aitorpena. 11. Mugikortasun eta eragin publikoa. 12. Elkarrizketa politiko eta instituzionala. 13. Gizarte proiekzioa. |