window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Zer egiten dugun/Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokia2024-09-17T10:09:21+02:00

HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EUSKAL BEHATOKIA

Sareen Sareak Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiarekin batera egiten du lan haren programazioan modu aktiboan parte hartuta eta Euskadi mailan elkarlaneko proiektu eta jarduera ugari bultzatuta.

Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiaren webgunea

Behatokiari buruzko albisteak

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2024ko Liburu Zuria argitaratu da

Txostenak sektorearen erronkak aztertzen ditu modu sakonean eta gaurkotuan

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak aurkeztutako dokumentuak gure erakunde sozialek etorkizun hurbilean dituzten erronkak aurkezten ditu, hala nola iraunkortasuna, digitalizazioa, parte-hartzea eta barne-artikulazioa.
2025ko Ekainak 4|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala: atzo, gaur eta bihar

EHSSren egituraketari buruzko mintegia

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegian parte hartu dugu, beste sare batzuekin batera, EHSS indartzen jarraitzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak aukera eman digu atzera begiratzeko, egungo lorpenak eta auziak aztertzeko eta etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko.
2024ko Azaroak 8|

Gizarteratzean aurrera egiteko euskal eredu komunitarioko jardunbide eta esperientziak

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren txostena

Azterlanean EHSSko erakundeek parte hartu dute eta Sareen Sareak erakunde sozialen arreta-eredu komunitarioari buruzko jardunbide eta esperientzia adierazgarriak alderatzen lagundu du.
2024ko Uztailak 24|

Euskadiko haurren eta nerabeen partaidetzaren sustapenari buruzko tailerra

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen jardunbide egokiak azaldu dira

Tailer honek Sareen Sareko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Eskubideen Batzordearen lankidetza eta partaidetza izan du, eta haurren eta nerabeen parte-hartze aktiboa indartzea eta sustatzea du helburu.
2024ko Uztailak 12|
Go to Top