LEGEZKO OHARRA
Webguneari buruzko informazio orokorra
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betetze aldera, webgune honetako informazio orokorrari buruzko datuen berri ematen da:
Arduraduna: SAREEN SAREA
Helbidea: Iparraguirre, 9 – 48009 Bilbo (Bizkaia)
Harremanetarako e-maila: info@sareensarea.eu
Harremanetarako telefonoa: +34 946 569 230
Identifikazio fiskaleko zenbakia: G95763082
Erabilera-baldintza orokorrak
SAREEN SAREAren jabetzakoa den webgune honetara sartzeak eta berau erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen dio edukian interesa duen pertsona orori, eta erabiltzaileak onartu egiten du hori. Aipatutako baldintzak aplikagarriak izango dira webgune honetan iragartzen den edozein zerbitzuren edo jardueraren derrigorrez bete beharreko Kontratazio Baldintzak gorabehera.
SAREEN SAREAren webgune honek hark eskainitako eduki ezberdinetarako sarbidea eskaintzen du.
Webgune honetara sartzean, onartu egiten da SAREEN SAREA ez dela honakoetatik eratorritako ondorioen, kalteen edo galeren erantzulea: webgunera sartzea, webguneko informazioa erabiltzea, edo webgunean dauden konexioen eta informazioaren bidez beste webgune batzuetara sartzea.
Era berean, erabiltzailea da webgune honen erabileraren arduraduna. Zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoak diren erregistroen kasuan ere, erabiltzailea da arduraduna. Erregistro horietan informazio zuzena eta eguneratua emateko ardura izango du erabiltzaileak. Erregistro horren ondorioz, erabiltzaileari pasahitz bat emango zaio eta pasahitz horren erantzulea izango da. Hala, pasahitza modu arduratsuan eta konfidentzialean erabiltzeko konpromisoa izango du. Formularioak zehatzak ez diren datuekin, datu faltsuekin edo eguneratu gabeko datuekin betetzearen ondorioz, zuzenean edo zeharka, SAREEN SAREAri edo edozein hirugarreni kalte edo galeraren bat eraginez gero, erabiltzailea izango da erantzule bakarra.
SAREEN SAREAk webgunearen bidez eskaintzen dituen datuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa du erabiltzaileak, eta honako jardueretarako ez erabiltzeko konpromisoa ere hartzen du: indarrean dagoen legediaren arabera bidegabeak, legez kanpokoak edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak direnak; nolabait ohorearen, intimitate pertsonalaren eta familiako intimitatearen gaineko eskubideak urratzen dituztenak eta norberaren irudiaren gaineko eskubideak urratzen dituztenak; edo nazioarteko legediak onartzen dituen giza eskubideetako edozein urratzen dituztenak. Era berean, debekatuta dago webgune honetako edukiak SAREEN SAREAren, haren hornitzaileen edo hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko moduan erabiltzea. Eta debekatuta dago aipatutako kalteak eragin ditzaketen birus informatikoak edo beste sistema fisiko edo logiko batzuk sarean sartzea edo hedatzea.
Webgune honek eskaintzen dituen edukiei buruz sor litezkeen zalantzak argitzeko prest dago SAREEN SAREA, telefono-zenbaki honen bidez: +34 946 569 230; edo helbide elektroniko korporatiboaren bidez: info@sareensarea.eu
Erantzukizunak baztertzea
SAREEN SAREA ez da, inola ere, honakoen ondorioz sor litezkeen inolako kalteren eta galeraren erantzule egiten: edukietan akatsak edo omisioak egotea; ataria eskuragarri ez egotea; edukietan birus edo programa gaiztoak edo kaltegarriak hedatzea, saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak hartu arren.
Era berean, SAREEN SAREAk eskubidea du ezaugarri hauek dituzten testu guztiak ezabatzeko: pertsonen duintasuna errespetatzeko betebeharra urratzen dutenak; tratu diskriminatzailea, arrazista edo xenofoboa ematen dutenak; edo ordena publikoaren aurka egiten dutenak. Dena den, SAREEN SAREA ez da erabiltzaileek argitaratutako edukien erantzulea izango.
Datu pertsonalen babesa
Webgune honen oin-orriko estekan agertzen den Datuen Babeserako Politika atala irakurri behar duzu. Pribatutasun Politika
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honetako jabetza intelektualari eta industrialari dagozkion eskubide guztien titularra da SAREEN SAREA. Gaiaren inguruan indarrean dagoen legediaren arabera, legez kanpokoa izango da webgune honetan dauden edukiak kopiatzea, erreproduzitzea eta/edo komunikatzea, dirua irabazteko helburuarekin edo helburu komertzialarekin egiten bada, eta SAREEN SAREAk webguneko eduki bakoitzaren gainean dituen eskubideak urratzen badira.
Erabilera-baldintzak eta legedia aplikagarria aldatzea
SAREEN SAREAk edozein momentutan alda ditzake hemen zehaztutako baldintzak, eta behar bezala argitaratu beharko ditu aldaketak, hemen ageri diren moduan. Indarrean dagoen Espainiako araudiaren araberakoa izango da SAREEN SAREAren eta erabiltzailearen arteko harremana, eta edozein eztabaida Bizkaiko epaitegien eta auzitegien esku geratuko da.