ERAKUNDEA

Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen sareen Biltzar Orokorra erakundearen organu gorena da. Gutxienez, urtean behin batzen da eta erabat integratuta dago kide diren erakundeetan.

Zuzendaritza gebernatze organua da, Biltzar Orokorraren agindupean, erakundearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituena. Kide diren erakundeak soilik izan daitezke organuaren parte. Zuzendaritza erakunde horietan integratuta egongo da, aukeratutako persona fisiko batek ordezkatuko duelarik. Gutxienez, hiru hilabetez behin batu beharko dute, jardueren garapen egokiak ahalbidetzen badute. Normalean hilabetean behin batzen dira.

Gaur egun Zuzendaritza osatzen dute:

  • HARRESIAK APURTUZ, Etorkinei laguntza emateko Euskadiko GKE Koordinakundea.
    Ordezkaria Soraia Chacón Ramos
PRESIDENTEA
PRESIDENTE-ORDEA
  • FEDEAFES, Buru gaixotasuna duten persona eta senide elkarteen Euskadiko federazioa.
    Ordezkaria Mª José Cano Mesías
IDAZKARIA
  • LARES Euskadi, Zaharren egoitzen eta adineko pertsonen harrera zerbitzuen euskal erakundea – esparru solidario.
    Ordezkaria Celia Gómez Poveda
DIRUZAINA
  • ASTIALDI SAREA, Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea.
    Ordezkaria Jose Alberto Vicente Ochoa
KIDEA
KIDEA
KIDEA
  • ELKARTEAN, Urritasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Koordinakundearen Konfederazioa.
    Ordezkaria Mikel Malkorra Ochotorena
KIDEA
KIDEA
  • EUSKOFEDERPEN, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako pentsiodunen eta jubilatuen Lurraldeko Elkarteen Federazioa.
    Ordezkaria Joseba Lauzirika Santamaría 
KIDEA
KIDEA
KIDEA
KIDEA
KIDEA
KIDEA
KIDEA
KIDEA

Sareen Sareak gaur egun bi pertsona ditu beretzat lanean Euskadiko Hirugarren Gizarte-sektorearen eguneroko lanak aurrera eramateko.

Mikel Barturen Nuño

Mikel Barturen Nuño

Koordinatzailea

Portugaleten jaioa, Kazetaritzan doktorea da (EHU). 2002an argitaratu zuen tesia prentsa sozialaren eta etxerik gabeko pertsonen inguruan; errealitate sozial horrekin lotura izan du laurogeiko hamarkadatik. 2003 eta 2015 artean, RAIS Euskadi elkartearen koordinatzailea izan da. Erakunde horrek gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden pertsonekin lan egiten du. Aldi horretan, gainera, RAIS Fundazioaren Patronatuan, EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordean eta BesteBi egoitza-inklusioaren aldeko plataforman ere parte hartu du. 2015eko uztailetik Sareen Sareako koordinatzailea da.

Jon Txarroalde Antolín

Elena Blanco Meruelo

Kooordinazio teknikaria

Soziologian lizentziaduna, Berrikuntzan eta Gizarte Ekonomian aditua,  bere ibilbidea Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuan hasi zuen ikertzaile moduan. Gizarte-erantzukizunari eta genero-berdintasunari buruzko ikerketa-proiektuekin jarraitu zuen Egiera Elkartean. 2015. urteaz geroztik, Deustuko Unibertsitatearen EDISPE (Ekonomia, Garapena eta Berrikuntza Soziala) taldearen hainbat proiektutan parte hartu du eta hainbat aholkularitza-proiektu egin ditu Auzo Kalteberen Berrurbanizazio Iraunkorraren inguruan.

Jon Txarroalde Antolín

Estibaliz García Gómez

Elkarteak sendotzeko teknikaria

Enpresen Administrazioan titulatua da eta ibilbide luzea du eraldaketa sozialeko proiektuak kudeatzen. Arduradun finantzarioa izan zen bere ibilbidearen hasieran eta Hirugarren Sektore Sozialeko proiektuetan espezializatutako aholkularitza-enpresa bateko bazkidea izan zen 14 urtez, lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloan batik bat. Ondoren, GGKe batean egin zuen lan, nazioarteko elkartasunaren eta giza eskubideen defentsaren arloan. Hego Amerikako emakumeak ahalduntzeko ekimenetan aritu da hamarkada bat baino gehiagoan, elkarteetan izandako esperientzia eskainiz.