window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Zer egiten dugun/GJH eta 2030 Agenda/Albisteak: GJH eta 2030 Agenda
Albisteak: GJH eta 2030 Agenda2024-07-18T09:23:56+02:00
Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala 2030 Agendaren aurrean

GJHei eta 2030 Agendari buruzko albisteak

Hemen aurkituko dituzu 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) lotutako gure ekintza eta proiektuei buruzko azken albisteak eta eguneratzeak: ekitaldiak eta kanpainak, lankidetzak eta beste proiektu esanguratsu batzuk. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialetik eta Sareen Saretik gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko lanean aktiboki ari gara eta horren berri eman nahi dizugu.

Euskadik demokrazia eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du 2030 Agenda Foroaren Osoko Bilkuran

Sareen Sarea 2030 Agenda Euskadi Foroaren VIII. Osoko Bilkuran izan da

Saio horretan Gizarte Berrikuntzarako eta 2030 Agendako 2025-2028 Plana onartu da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako ikuspegi parte-hartzaile eta eraldatzaile batetik datozen urteetako jarduna gidatuko duen ibilbide-orria.
2025ko Martxoak 27|

Sareen Sareak aitortza jaso du Euskadi 2030 Agenda Sarietan GJHren alde duen konpromisoagatik

Garapen Jasangarrirako Helburuen integrazioari egindako aitortza publikoa

Euskadi 2030 Agenda Sarien lehen edizioan, Konpromisoa kategorian, sari bat jaso dugu, erakundeek GJHen inplementazioarekin duten hasierako konpromisoa nabarmentzen duena. Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakaria buru izan da eta hainbat gizarte-eragiletako ordezkariak bildu dira.
2025ko Otsailak 24|

Garapen Jasangarrirako Politiken Koherentziaren aldeko gizarte zibilaren II. Topaketan parte hartu dugu

Etorkizun jasangarri baterako aliantzak

Sareen Saretik elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia nabarmendu dugu politika koherenteak garatzeko. Era berean, elkarrizketa zibila eta parte-hartze demokratikoa indartzeko beharra aldarrikatu dugu, herritarren mesedetan.
2025ko Otsailak 4|

Sareen Sareak lankidetza publiko-soziala defendatu du Trantsizio Sozialerako eta 2030 Agendarako Eragile Anitzeko Foroaren osoko bilkuran

Eragile Anitzeko Foroaren VII. Osoko Bilkuran parte hartu dugu

Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen topaketan, elkarrizketa zibilaren eta lankidetza publiko-sozialaren garrantzia aldarrikatu dugu, egungo erronka sozialei aurre egiteko eta gobernantza inklusiboago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabe gisa.
2024ko Azaroak 29|
Go to Top