2018ko maiatzaren 14an, astelehenean, ospatuko dugu HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN 1205 bigarren edizioa, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (Zurriola etorbidea 1, Donostia).
Hirugarren Sektore Sozialaren eguna elkarrekin egoteko aukera ona da, egunez egun 3.000 euskal erakundek baino gehiagok egiten dugun lana ikusarazi eta babesteko eguna; gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaileago baten alde egiten dugun lana, hain zuzen. Hori dela eta, erakundeetako ordezkariekin batera, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen duzuenok egun horretan, maiatzak 14, gurekin bat egitea nahiko genuke.
“Zoragarria da parte sentitzea” hori da gure leloa. Zoragarria baita etorkizun sentitzea, independente izatea, etxean bezala sentitzea, hile bukaerara iristea … eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta sareen ekarpenaren emaitza diren beste sentsazio asko.
Ekitaldia era honetan antolatu dugu:
- 11:30 Ekitaldiaren hasiera eta kanpainaren spot-a.
- 11:35 Sareen Sareko Presidentearen ongi etorri.
- 11:45 2018ko Sareen Sariaren esker ona eta emotea.
- 12:00 Iñigo Urkullu Lehendakariaren hitzak.
- 12:15 Solasaldia: Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren etorkizuneko erronkak.
- 13:00 Ekintza partizipatiboa sareekin: “Zoragarria da partaide izatea”.
- 13:15 Agurra eta catering-a.
Edozein zalantza baduzue, e-posta bidez jar zaitezkete harremanetan: info@sareensarea.eu; edo telefonoz: 946 569 230.
Maiatzaren 14an ikusiko dugu elkar!
Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren argazkiak HEMEN.
Mediateka
Bideoak
Puzzleko making off
2018ko 1205 TSSE Eguna Laburpena
1205ren bideoa elkarrizketekin