Prestakuntza pilotua: Eskuhartze sozialerako gizarte-teknologoa
Irailaren 24an hasi zen Gizarte Teknologoko prestakuntza pilotua, beren gaitasun digitalak indartzeko eta erakundeetan eraldaketa digitala errazteko interesa duten esku-hartze sozialeko profesionalentzat. Prestakuntza-espezialitate honen helburua parte-hartzaileak trebatzea da, esku-hartze sozialaren eremuan lan egiten duten pertsonei irtenbide teknologikoak eman diezazkieten eta hainbat testuinguru sozialetara egokitutako teknologiak sor ditzaten.
Oraindik plaza batzuk geratzen dira.