window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Home/Astialdi Hitzalekuaren 5. Topaketa

Astialdi Hitzalekuaren 5. Topaketa

Astialdi Sareak antolatua, urriaren 8an ospatuko da Astialdi Hitzalekuaren 5. topaketa Barakaldon. Astialdi Hitzalekua eragileen komunitate bat da, zuzenean edo zeharka EAEko haurren, nerabeen eta gazteen hezkuntza-aisialdiko garapenak bultzatzen dituena zenbait testuingurutatik eta ikuspegitatik (esku-hartzea, dinamizazioa, ikerketa, trebakuntza…). Elkartzeko, ezagutza sortzeko, lankidetzan aritzeko eta proiektuak eraikitzeko gune bat da. Arlo askotako eragileak ditu: gizarte-ekimeneko erakundeei lotutakoak, zerbitzu eta administrazio publikoetakoak, zerbitzuak ematen dituzten erakundeetakoak, unibertsitateetakoak, lanbide-heziketakoko ikastetxeetakoak, haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako baliabide eta proiektu espezializatuetakoak, familiak, dinamizazio komunitariokoak…

Date

08 Oct 2024
Expired!

Time

11:00 - 14:00

Localización

Barakaldo
Categorías

Organizador

Astialdi Sarea
Go to Top