
iLabaren 2. Foro Irekia
Foro Irekia elkarlanerako gune bat da, eta iLabaren sareko parte-hartzaile guztiei irekita dago. Halaber, noizean behin ekarpenak egin nahi dituzten beste erakunde eta pertsonentzako topagunea ere bada.
📅 Data: 2025eko urtarrilaren 29a
📍 Lekua: GUNEA espazioa, Donostia (Gipuzkoako Foru Aldundia)
🕘 Ordutegia: 9:45 – 13:30
Egitaraua:
1️⃣ Ikastea eta ezagutza trukatzea:
Hitzaldi eta mahai-ingurua, sarean ezagutzaren transferentzia egiten ari diren partaidetza arloko esperientzia berritzaileekin:
- Bherria: Euskal Udaletako teknikariei herritarrekin lankidetza-proiektuak bultzatzen laguntzeko proiektua.
- Arantzazulab: Demokraziaren berrikuntza laborategia eta Etorkizuna Eraikiz Gobernantzako Erreferentzia Zentroa.
- Decidim: Herritarren partaidetzarako plataforma digitala.
2️⃣ Sare lankidetza:
iLab-eko 2024ko lau transferentzia proiektuekin aukerak sortzeko dinamika:
- ELLAS – Memoria Aktibatzeko Kit-a.
- Wikikrazia – Elkarlaneko gobernantza.
- G(H)AURKI – Haurren parte-hartze kanal iraunkorrak sortzeko tresna.
- Hiri Biotikoak – Espazio publikoaren berroneratze ekosozialerako ikaskuntzak.
3️⃣ Kontrastea:
iLab-eko hurrengo fasera begirako ekarpenak jasotzeko saioa.