
Familien Nazioarteko I. Kongresua
🕘 Maiatzaren 6a – Maiatzaren 7a 09.30-14:00
📍 Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregia. Programa
Familien Nazioarteko I. Kongresua Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, familiak ekintza politikoaren eta Euskadi Berriak ordezkatzen duen herrialde-proiektuaren erdigunean jartzeko
sortu dena. Ez da ekitaldi akademiko bat, ezta hausnarketa teoriko bat ere: tresna politiko eta estrategiko bat da, Familiei, Haurtzaroari eta Nerabezaroari Laguntzeko V. Plan Interinstituzionalarekin (2025–2030) guztiz lerrokatua.
Ezagutza, esperientzia eta elkarrizketa biltzen dituen Kongresua da, ideia argi bat indartzeko: ez dago gizarte-ongizaterik ez etorkizun jasangarririk Euskadin familia sendorik gabe, eta belaunaldien arteko elkartasunik gabe, belaunaldi guztiak —haurtzaroa, helduak eta adinekoak— elkarri eusten diotela bermatzeko, kohesionatutako komunitate baten barruan. Horregatik, nazioarteko adituen bidez, kongresu honek etorkizuneko begiradak bildu nahi ditu, orainaren analisian oinarrituta.


