IKASTAROA: PERTSONA NAGUSIENTZAKO ARRETA EREDUAK
Euskofederpenek ikastaro berri bat antolatu du EHUko Udako Ikastaroetan: “Pertsona Nagusientzako Arreta Ereduak” irailaren 14an, Donostiako Carlos Santamaría liburutegian. “Etxean ez bada, etxean bezala izan dadila” lelopean, pertsona nagusiei zuzendutako arreta eredu desberdinak aurkeztuko dira ikastaroan, esparru instituzionalekoak, komunitariokoak eta etxekoak.