window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Tolerantziaren Nazioarteko Eguna

Tolerantziaren Nazioarteko Eguna

Azaroaren 16an Tolerantziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun hori aukera ezinhobea da gizarte kohesionatuago, inklusiboago eta solidarioago bat eraikitzeko garrantziaz hausnartzeko, aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta. Sareen Saretik bat egiten dugu giza eskubideak, aniztasuna eta inklusioa sustatzeko mundu-mailako konpromisoarekin.

Egun honek gogorarazten digu intolerantziaren aurkako borroka eguneroko keinu txikiekin hasten dela eta gizarte osoaren ahalegina eskatzen duela. Intolerantziaren aurka borrokatzeko gako batzuk:

  • Aniztasunean heztea: Ezjakintasunak eta beldurrak aurreiritzien jatorria dira. Funtsezkoa da txikitatik enpatia, giza-eskubideak eta aniztasuna bezalako balioak irakastea.
  • Lege-bermeak ezartzea: Beharrezkoa da giza eskubideak babestuko dituzten eta aukera berdintasuna bermatuko duten legeak ezartzea.
  • Desinformazioaren aurka borrokatzea: Informazioa eta datuak egiazkoak izan daitezen lan egiteak gizarte kontzienteago eta kohesionatuago bat sustatzen du.
  • Kontzientzia indibiduala hartzea: Gure jarrerak aztertzea eta tolerantzia gure eguneroko bizitzan nola susta dezakegun hausnartzea.
  • Tokiko konponbideak bultzatzea: Komunitate mailan, pertsona bakoitza aldaketarako eragile bat izan daiteke, bere ingurunean aniztasuna sustatuz.

Data

2025 Aza 16

Ordua

Egun Osoan
Kategoriak
Go to Top