JARDUNALDIA: LEGE BERRI BAT BERDINTASUNAREN BIDEAN AURRERA EGITEN JARRAITZEKO
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuaren bitartez, jardunaldi bat antolatu du Berdintasunaren Euskal Legearen erreformaren lehenengo urteurrenaren harira. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politiketan lege-esparruek duten garrantzia jorratzea da jardunaldiaren helburua.