TAILERRAK: ERAKUNDE-ERALDAKETA FEMINISTA
REAS Euskadik eta ALBOANek honako jarduera hau abiarazi dute: Euskadiko eta Latinoamerikako Ekonomia Sozialeko eta Solidarioko eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde eta enpresei sentsibilizazioa, prestakuntza eta laguntza eskaintzea, barne-prozesuak ikuspegi feminista batetik berrikusteko tresnak ezagutu ditzaten edo horietan sakondu dezaten.
Guztira lau tailer antolatu dituzte eta martxoaren 9an hasiko dira.