“KOMUNITATE ESPERIENTZIAK: HIRUGARREN SEKTORE SOZIALA ETA HARATAGO” TAILERRA
Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak tailer berri bat antolatu du datorren martxoaren 31rako “Komunitate esperientziak: Hirugarren Sektore Soziala eta haratago” izenburupean. Tailerrak komunitateari buruzko hausnarketa egingo du, prozesu kolektiborako espazio eta aukera gisa. Egungo testuinguruan, planteatzen zaizkigun erronken eta arazoen aurrean, garrantzi berezia hartzen ari dira erantzun komunitarioak.