Ekonomia solidarioari buruzko unibertsitate lehiaketa
Ekonomia Solidarioaren esparruan ikerketa sustatzeko helburuarekin, gai horrekin lotutako Master Amaierako Lanen Lehiaketa-ren (MAL) bigarren edizioa martxan jarri du REAS Euskadik. Lanak bidaltzeko epea urriaren 25ean amaituko da.
Lehiaketak 600 €-ko lehen saria, 400 €-ko bigarren saria eta 200 €-ko hirugarren sari bat emango dizkie ekimenean parte hartzen duten hiru euskal unibertsitateetan 2023an eta 2024an arrakastaz defendatu diren MAL hautatuei.
Lanak modu elektronikoan bidali beharko dira hona:
reaseuskadi@reaseuskadi.eus