Sareen Sareak Hirugarren Sektore Sozialaren ikuspegia eskaini du Donostian egin den Tentsio Eremuen Nazioarteko Kongresuan
Azaroaren 19an, Sareen Sareak aktiboki parte hartu zuen Tentsio Eremuen Nazioarteko Kongresua: Resilient Cities – Thriving Housing Markets for the Future kongresuan. Erreferentziazko topaketa hori Tabakaleran egin zen, eta espezialistak, arduradun publikoak eta gizarte-eragileak bildu zituen, etxebizitzaren, gizarte-kohesioaren eta hiri-erresilientziaren arloko egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko.


