BEGIRADA EKOFEMINISTAK: LURRAREKIN ETA PERTSONEN ARTEAN BAKEAK EGITEA
Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).
Ekofeminismoek bide ematen dute espezie gisa zer garen ulertzeko, geure burua ekodependente eta interdependentetzat ikusteko, amankomuneko bizitza antolatzeko erak berriztatu ahal izateko, bizitza duinak bizitzeko aukera lehentasuntzat harturik.
PRESTAKUNTZA EMAILEA: YAYO HERRERO
Noiz? Abenduak 18, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
Non? Kultur Etxea (Oñati)
Prezioa? Dohainik
Izen-ematea? Oñatiko Jabetze Eskola (hemen klik egin)
Jarduera hau Oñatiko Jabetze Eskolarekin batera antolatzen da.