BESTE EKONOMIA BAT MARTXAN DAGO 2022 SEIHILEKO-ARTEKO IKASTAROA
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra bitartean, Deusto Campusekin batera antolatu dugu «Beste Ekonomia bat Martxan dago» Seihileko-arteko ikastaroaren edizio berri bat.
Bertan, 2 orduko 5 prestakuntza-saio emango ditugu, egungo sistema ekonomikoaren ondorioak lantzeko eta sistema hori ingurumen-jasangarritasunera eta gizarte-eraldaketara bideratzeko aukera batzuk lantzeko:
- Urtarrilak 31 – Munduko sistema ekonomikoa eta haren ikusezintasunak ulertzen
- Otsailak 1 – Tokiko eta munduko elkarreragina garapenerako lankidetzan
- Otsailak 2 – Ekonomia feminista eta zaintza-ekonomia
- Otsailak 3 – Kontsumo arduratsua gizarte-eraldaketarako tresna gisa
- Otsailak 4 – 2030 Agenda eta GIHak: Garapen iraunkor? baterako agenda politikoa