window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VIII. Jardunaldiak antolatu ditu aurten, Eraikuntza komunitarioaren erronkak gizarte eraldaketan izenburupean.

Izena emateko epea: martxoaren 27ra arte.

🗓 Noiz: 2025eko apirilaren 3a
📍 Non: Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa (De Francia Ibilbidea, 12 – Donostia)
Ordutegia: 09:30 – 17:30
🔗 Izen-ematea
📄 Egitaraua

Jardunaldi honetan, (H)ABIAN 2030 estrategiaren indar-ideiak oinarri hartuta, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak gaur egun dituen erronka nagusiak jorratuko dira. Goizean, gaian adituak diren Maider Elortegi eta José Luis Fdez. Casadevante ‘KOIS’ izango dira hizlari nagusiak, Miguel Esquembre moderatzaile lanetan arituta.

Ondoren, lau erakundek euren esperientziak partekatuko dituzte Cony Carranzak dinamizatutako mahai-inguru batean:

  • IIFACe: Mabel Cañada
  • KAS – Kaleko Afari Solidarioak: Koldo Telleria
  • SOS Arrazakeria: Tatiana Bellorín
  • CALA Kolektiboa: Miguel Esquembre

Arratsaldean, talde-dinamiken bidez, gaia elkarrekin lantzeko aukera izango da. Tematika hau Koordinakundeko hezkuntza-lantaldeko erakundeekin batera egindako hausnarketa-prozesu baten emaitza da.

Data

2025 Api 03

Ordua

09:30 - 17:30

Informazio Gehiago

Informazio gehiago
Kategoriak

Organizador

Coordinadora de ONGD de Euskadi
Informazio gehiago
Go to Top