window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/HIRUGARREN SEKTOREA: GURE LANA ARLO DIGITALARI DAGOKIONEZ

HIRUGARREN SEKTOREA: GURE LANA ARLO DIGITALARI DAGOKIONEZ

Hemen dago EDE Fundazioak antolatutako II. Jardunaldia, Hirugarren Sektoreak arlo digitalaren inguruan egiten duen lanaren harira. Ekitaldia azaroaren 23an izango da, goizeko 10:00etan, Bilboko La Sinsorga Kulturgune Feministan.

Programa ikusi

Izena eman

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago, antolatzailearen eskutik:

Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan eraldaketa digitaleko prozesuen abantaila ugariez gozatzen dugu gure lana egiteko orduan, baina, era berean, ikusten dugu gaur egun eraldaketa digitalak eragiten dituzten teknologiek aspaldiko arazoak sortzen dituztela: alborapenak, indarkeriak, bazterketa…

Problematika arintzen lagunduko duten programak garatzeko eta errealitate hori eraldatuko duten alternatibak bilatzeko asmoz, EDE Fundazioa- Suspergintza taldea urrats txikiak ematen ari da, hainbat programa eta hausnarketa-espazioak sortuz.

II. Topaketa honetara gonbidatzen zaituztegu. Bertan, ikuspegi kritiko batekin, eraldaketa digitalek pertsonei nola eragiten dieten eta eragin hori iraultzeko zer estrategia gara dezakegun ulertzen lagunduko diguten proiektuak ikusiko ditugu.

Data

2023 Aza 23
Iraungita!

Ordua

10:00 - 13:00

Informazio Gehiago

Izena eman

Localización

La Sinsorga Kulturgune Feminista
Kategoriak

Organizador

EDE Fundazioa
Izena eman
Go to Top