
JARDUNALDIA: HIRUGARREN SEKTOREA GERO ETA GERTUAGO
Hirugarren Sektorearen Plataformak bere 10. urteurrenean antolatutako ekintzen baitan, urriaren 20an Toledon “Hirugarren Sektorea gero eta gertuago” jardunaldia ospatuko da. Jardunaldiak Hirugarren Sektoreak lurralde mailan antolatzeko eta koordinatzeko duen gaitasuna erakutsiko du.
Bertan, Borja Doval Sareen Sareko presidenteak parte hartuko du, Hirugarren Sektore Sozialeko legeei buruzko mahai-inguru batean.
Jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera dago Youtuben: youtu.be/ZnDfwk7m_d8