NAZIOARTEKO JARDUNALDIA LURRALDEAREN DEFENTSARAKO ELKARTASUN FEMINISTAK
Lurraldearen defentsaz ari garenean, lurraldearen ustiapen kapitalista harrapari honek eragiten dituen giza eskubideen urraketak salatzea oso garrantzitsua da. Erdialdeko Amerikak inbadituta jarraitzen du gaur egun ere, erauzketa proiektuak komunitateak hustu eta herriak lekualdatzen dituzten megaproiektuen bidez.
Suntsipenaren testuinguru horretan, eusten eta mundu bizigarriago bat eraikitzen saiatzen diren alternatibak gora egiten ari dira. Chiapas, Guatemala, El Salvador eta Hondurasko defendatzaileek beren esperientziak azalduko dituzte defentsa-esparru desberdinetan: lurra, ondasun komunak, kulturak, emakumeen gorputzak, sexu-aniztasuna.
Elkartrukerako espazio honen helburua erakundeen eta gizarte mugimenduen arteko elkartasuna partekatzea eta indartzea izango da. Hainbat herrialdek bizi duten errealitateetatik abiatuta, alternatiba kolektiboak eratzea feminismoa eta jasangarritasuna oinarri hartuta.
Zuen zain gaude!
Izena ematea: hezkuntza@lumaltik.org
EGITARAUA
- 17h30 Ongi Etorria
- 18h “Lurraldea eta emakumeen gorputzen defentsarako alternatibak herri indigena eta feminismo inklusiboetan oinarritua”.
– Floridalma Martinez Ramirez, Peten Ixqik Emakume Erakundea (Guatemala)
– Lucia Ixchíu, Festivales Solidarios (Guatemala)
- 18h45 “Aliantza ekologistak megaproiektu harrapariei aurre egiteko”.
– Deisy Rivera, komunikatzaile komunitarioa (El Salvador)
– Fray Bartolomé de las Casas Giza Eskubide Zentroa (Chiapas)
- 19h30 “Gure lurraldeen zaindari diren sare feministak”.
– Seydi Irias Castellanos, Red Lesbica Cattrachas (Honduras)
– Katia Reimberg eta Soraya Ronquillo, Bidez Bide Elkartea (Euskadi)