SAREEN SARIA 2024: HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO EPEA ZABALIK
2023ko abenduaren 1etik eta 2024ko otsailaren 29ra arte, datorren urteko Sareen Sarirako hautagaitzak bidaltzeko epea zabalik dago. Sari honen helburua Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala indartzen lagundu duten pertsonen lana publikoki aitortzea da.
Hautagaitzak Sareen Sareko Komunikazio Batzordera igorriko dira, komunikazioa@sareensarea.eu helbidera, eta bertan adierazi beharko dira saria jasotzeko proposatutako hautagaiaren merezimenduak, oinarrietan jasotakoaren arabera.
Hautagaitzak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 29an amaituko da, 14:00etan.