window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/ZIRGARI SARIAK 2024

ZIRGARI SARIAK 2024

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzen duten 2024ko Zirgari sarietarako hautagaitzak aurkezteko. Sari hauen bidez, publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi da pertsona, erakunde eta proiektu batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten ahalegin berezia. Sarietako bi kategoria irabazi-asmorik gabeko elkarte edota erakundei zuzenduta daude.

Hautagaitzak erantsitako inprimaki ofizialetan aurkeztu behar dira (2024ko urtarrilaren 23ra arte) eta aurtengo edizioko hiru kategorietako batera zuzendu behar dira:

a) “Ohorezko Zirgari Saria 2024″. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko

b) “Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2024″. Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakundeek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako proiektu bati edo batzuei

c) “Berdintasunaren aldeko erakundearen saria. Zirgari Saria 2024″. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren irabazi-asmorik gabeko elkarte eta/edo erakunde bati edo batzuei.

Informazio gehiago

Data

2024 Urt 09 - 23
Iraungita!

Ordua

Egun Osoan

Informazio Gehiago

Informazio gehiago
Kategoriak

Organizador

Bizkaiko Foru Aldundia
Informazio gehiago
Go to Top