window.dataLayer = window.dataLayer || []; function gtag(){dataLayer.push(arguments);} gtag('js', new Date()); gtag('config', 'G-T43NX0NJM6');
Hasiera/Albisteak/

Haur eta nerabeen eskubideekin duen konpromisoa berretsi dezala eskatu diogu Eusko Legebiltzarrari

Azaroak 20: Haurren Eskubideen Munduko Eguna

Euskadin haur eta nerabeentzako etorkizun hobea bermatzeko betetzear dauden erronkak errepasatu ditugu, eta haurren parte-hartze aktiboaren garrantzia aldarrikatu dugu, haien eskubideak bermatzeko baliabide-hornidura egokiaren beharrarekin batera.
2024-11-18T09:39:02+01:002024ko Azaroak 18|

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala: atzo, gaur eta bihar

EHSSren egituraketari buruzko mintegia

Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatutako mintegian parte hartu dugu, beste sare batzuekin batera, EHSS indartzen jarraitzeko ideiak eta esperientziak partekatzeko. Jardunaldiak aukera eman digu atzera begiratzeko, egungo lorpenak eta auziak aztertzeko eta etorkizuneko erronken inguruan elkarrekin hausnartzeko.
2024-11-12T08:34:22+01:002024ko Azaroak 8|

Gure historia ezagutu: Sareen Sareak, 10 urte

Hamarkada bateko mugarriak berrikusiz

Gure 10. urteurrena ospatzen ari gara webgunean atal berri bat sortuz: denbora-lerro interaktibo bat, erakundearen mugarri nagusiak jasotzen dituena, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren indartzean egin dugun bidea erakutsiz.
2024-10-29T13:58:55+01:002024ko Urriak 29|

Merkatutik kanpo eta pertsonen zerbitzura dauden gizarte-zerbitzuen aldeko adierazpena

Sareen Sarea gizarte-ituna arautzen duen dekretuaren aurrean

Pertsonak zaintzea izan behar da politika publikoen eta gizarte-zerbitzuen ardatz nagusia, kalitatearen aldeko apustua eginez eta elkartasunaren, unibertsaltasunaren eta ekitatearen printzipioei erantzunez. Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala funtsezko eragilea da pertsonak erdigunean jartzen dituen sistema bat eraikitzeko.
2024-10-25T10:23:00+02:002024ko Urriak 25|

Lehen bilera Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuarekin, lankidetza-bideak aztertzeko

Etxebizitzarako sarbidea sustatzeko lehen hartu-emana

Denis Itxaso sailburuarekin eta bere taldearekin batera, kolektibo kalteberenek etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko lankidetza-bideak jorratu ditugu, Euskadi inklusiboago eta solidarioago baterako konpromisoa indartzeko helburuarekin.
2024-10-29T14:12:10+01:002024ko Urriak 18|

Lankidetzarako aukerak Unibertsitatearekin Hirugarren Sektore Sozialeko profesionalen prestakuntzan 

Unibertsitateko mikrokredentzialei buruzko jardunaldia

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erronkei aurre egiteko etengabeko prestakuntzaren eta Unibertsitatearekiko lankidetza estrategikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. UPV/EHUk antolatutako unibertsitate-mikrokredentzialei buruzko jardunaldi batean, aliantza estrategikoen aldeko apustua egin dugu, prestakuntza-eskaintza gure sektorearen behar espezifikoetara eta esparru sozioekonomikoaren aldaketei egokitu ahal izateko, eta, horrela, gizarte-erakundeetan lanbide-prestakuntza berritzea sustatzeko.
2024-10-10T11:08:08+02:002024ko Urriak 3|

Euskadiko nagusiek gizartean duten zeregin aktiboa aldarrikatu dute

Nagusien II. Topaketa

Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna dela eta, Euskofederpenek antolatutako Euskadiko II. Topaketa honek kolektiboaren parte-hartze sozialaren garrantzia eta bere eskubideen eta aitorpen handiagoaren beharra aldarrikatu ditu.
2024-10-10T11:19:37+02:002024ko Urriak 1|
Go to Top