Maiatzaren 12an 1205 – Euskadiko HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN zazpigarren edizioa ospatu dugu Donostian, EHUko Carlos Santamaria Zentroan.
Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna 4.000 euskal erakunde baino gehiagok gizarte kohesionatu, inklusibo, solidario eta parte-hartzaile baten alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.
“Aldaketaren hazia inspiratuz”, horixe da aurtengo gure leloa. Euskadi berdinzaleagoa eta bidezkoagoa lortzeko bidean, aldaketa erein nahi dugu gainerako eragile sozial, instituzional eta herritarrekin batera, aniztasun osoan.
Informazio gehiago
Aurtengo Sareen Saria Thomas Holdbrook-i, Asumdwe Nkabon Euskadiko ghanarren elkartearen sortzaileari, eman diogu. Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeak saria ematea erabaki du, hainbat kolektiboren gizarteratzearen arloan boluntario eta profesional gisa egindako hiru hamarkadatik gorako ibilbideagatik.
Sareen Sariak Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aintzatestea du helburu. Sari banaketa maiatzaren 12an egingo da, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Donostian egingo den ekitaldian.
Mediateka
Bideoak
Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren aurretik jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Aurten, eraldaketa sozialaren aldeko desioak partekatzeko jarduera bat izan da. Ekitaldi irekia izan da, herritar guztiei zuzenduta.
Gure zuhaitzak Eraldaketa Sozialaren aldeko desioez bete ditugu. Aldaketaren hazia erein nahi dugu, gizarte berdinzaleago eta inklusiboago baterako aldaketa bultzatuz eta zu eraldaketa horren parte izatea nahi izan dugu dugu. Jarraian jardueraren argazki batzuk ikusi ahal izango dituzu, eskerrik asko parte hartu duzuen pertsona eta erakunde guztiei!