Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna 2025
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna 2025

Maiatzaren 6an 1205 – Euskadiko HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN EGUNAREN bederatzigarren edizioa ospatu egin dugu Gasteizko Artium Museoan. 

Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna 4.200 euskal erakunde baino gehiagok gizarte kohesionatu, inklusibo eta parte-hartzaile baten alde egunero egiten dugun lana ikusarazteko eta babesteko eguna da.

“Elkarrekin garena, batera egiten duguna”, horixe da gure aurtengo leloa. Euskadi berdintasunezkoago eta bidezkoago bat lortzeko bidean, benetako aliantzak eraikitzen jarraitu nahi dugu erakundeen eta gizarte zibil antolatuaren artean: erantzukidetasunetik, elkarrekiko errespetutik eta parte-hartze aktibotik abiatuta.

Egitaraua:

  • 12:30 – Ekitaldiaren hasiera eta lankidetzazko gobernantzaren “mantrak” aurkeztea.
  • 12:45 – Sareen Sarearen ongi-etorria.
  • 13:00 – Concha Clavero Molinari 2025eko Sareen Saria aitortzea eta ematea.
  • 13:15  – Lehendakariaren hitzaldia.
  • 13:30 – Ekitaldiaren agurra eta amaiera.

Mediateka
Argazki
galeria

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguneko ospakizun-ekitaldiaren argazkiak.

2024ko maiatzak 6, Gasteizko Artium Museoan

Mediateka
Bideoak

Aurten Concha Clavero Molinari eman diogu Sareen Saria. Sareen Sarearen Zuzendaritza Batzordeak Concha saritu du, gizarteratzen eta laneratzen, genero-berdintasunean eta gizarte-erakundeen eta administrazio publikoen arteko lankidetzazko gobernantzan izandako ibilbide luzeagatik eta konpromisoagatik.

Sareen Sariak Euskadi solidarioagoa, kohesionatuagoa eta inklusiboagoa eraikitzen lagundu duten pertsonen ibilbidea aintzatestea du helburu. Sari banaketa maiatzaren 6an egin genuen, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna ospatzeko Gasteizko Artium Museoan antolatutako ekitaldian.

Informazio gehiago

Concha Clavero Molina: Sareen Saria 2025

Mediateka
Argazki
galeria

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko sareekin lankidetzako gobernantzaren inguruan egin dugun jarduera parte-hartzailearen irudiak.

Urtero bezala, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunaren aurretik jarduera parte-hartzaile bat antolatu dugu. Oraingoan, Hirugarren Sektore Sozialak lankidetzako gobernantzan duen eginkizunari buruz elkarrekin hausnartzea izan da ekintzaren ardatza.

Martxoan Bilbon egindako saioan, modu kolektiboan lan egin genuen erronkak, proposamenak eta lehentasun partekatuak identifikatzeko. Entzuteko, elkarrekin eraikitzeko eta askotariko errealitateak lotzeko gunea izan zen. Prozesu horretatik ideia giltzarriak eta mezu partekatuak sortu ziren, aurtengo ekitaldi instituzionalera ere eramango ditugunak.

Informazio gehiago

Día del Tercer Sector Social de Euskadi 2025