Irisgarritasunarekiko eta hizkuntza-eskubideekiko konpromisoa

Lanean ari gara

albiste hau irakurketa errazan idazteko.

Barkatu eragozpenak.

Irailaren 29an ospatuko den Gorren Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, manifestu bat kaleratu du pertsona gorren eskubideak baliabide egokien bidez bermatzearen garrantzia gogorarazteko. “Zeinu-hizkuntza eskubidez. Bat egin! “lelopean, federazioak zeinu-mintzaira aldarrikatzen du oinarrizko eskubide gisa eta politika publikoen erdigunean kokatu beharra. Nazioarteko egun honek Gorren 2024ko Nazioarteko Asteari amaiera emango dio. Irailaren 23an hasi zen, Zeinu Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen den egunean.

Irisgarritasun unibertsala gizarte inklusiboago baterako

Irisgarritasun unibertsala funtsezkoa da pertsona gorren aukera-berdintasuna bermatzeko, eta printzipio hori defendatzen eta sustatzen du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak. Sareen Saretik bat egiten dugu aldarrikapen horrekin, eta gizarte inklusiboago baten aldeko apustua egiten dugu, pertsona guztiek beren eskubideak erabat gauzatu ahal izan ditzaten.

Euskal Gorrak-ek antolatutako ekitaldi nagusia irailaren 28an izango da, Donostian, Pertsona Gorren Nazioarteko Egunaren bezperan. Jardunaldia pertsona gorren irisgarritasunaren eta inklusioaren gaur egungo erronkei buruzko hausnarketarako gune izango da.

Euskal Gorrak-ek nabarmendu du premiazkoa dela zeinu-hizkuntzan interpretatzeko zerbitzu gehiago eskaintzea, bai hezkuntza-arloan, bai lan-arloan, pertsona gorrak baldintza berdinetan molda daitezen. Gainera, arlo horretan profesional gehiago prestatzeak duen garrantzia azpimarratzen da, interprete gutxi izateak oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea zailtzen baitu.

Informazio gehiago