Sareen Sareak proposamen dekalogo bat helarazi die hainbat alderdi politikotako lehendakarigaiei
Gizarteratze-mailak igotzeko eta gizarte-politikak indartzeko proposamenen dekalogo bat egin dugu, inor atzean gera ez dadin..
Uztailaren 12an hauteskundeek garrantzi berezia dute, ziurgabetasun handiko egungo testuingurua kontuan hartuta. Covid-19aren pandemiagatik martxotik aurrera bizi izan dugun krisi globalaren ondorioz, aurrekaririk gabeko osasun-larrialdia sortu da, baina baita larrialdi sozial eta ekonomikokoa ere. Horren aurrean, hirugarren sektore sozialeko erakundeok eta erakunde publikoek pertsona zaurgarrienen premiei erantzuteko ahalegin handiagoa egin behar izan dugu.
Covid-19aren ondorioek agerian utzi dituzte gainditu gabeko ikasgaiak funtsezko sektoreetan, hala nola enplegua, etxebizitza, osasuna, hezkuntza edo gizarte-zerbitzuak, arrakala digitala, eta gizarte osoa babesteko politika publikoak indartzearen beharra, pertsona ahulenak bereziki.
Sareen Sareak pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako legebiltzar baten eta gobernu baten aldeko apustua egiten du. Horien helburu nagusia gizarteratze eta gizarte-kohesio mailak handitzea eta berdintasuna eta eskubideen berme eraginkorra izatea nahi dugu. Gizarte-politiken garapena bermatuko duten erakunde publikoak behar ditugu, baliabideak murriztu gabe eta estrategia zein helburu argiekin.
Zentzu horretan, proposamen dekalogo bat helarazi diegu euskal alderdi politiko nagusietako lehendakarigaiei, euren hauteskunde programetan kontuan har ditzaten.