Ekonomia Solidarioaren Azoka Gasteizera itzultzen da VI. edizioan. Ekainaren 23an ospatuko da, Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian
Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da.
Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik, aurtengo leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura – Otra economía para un mundo mejor” da.
11etatik aurrera parte-hartzaileen standak bisita daitezke eta programatutako jardueretan (solasaldi kooperatiboak, kale-antzerkia, txikigunea,…) parte har daiteke. Horrez gain, gure entitateetan ardurak lantzean enfasi berezia egingo dugu.
Ekainaren 23an Gasteizen elkartuko gara, goazen azokara!