Sarituak: Peñascal, Lantegi Batuak, Sabin Ipiña, Aratekoa eta Objetivo Euskadi
Instituzioen eta Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektorearen ordezkaritza ugari bildu ziren Bilboko BBK Aretoan, ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioen banaketan parte hartzeko, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak zuzendu zuen ekitaldia.
Aurtengo edizioan, honakoak izan ziren sarituak: Peñascal Kooperatiba (Instituzio, Erakunde, Elkarte, GKEen kategorian); “Objetivo Euskadi”, Euskal Telebistako saioa (Komunikazio kategorian); Sabin Ipiña (Pertsona Fisikoen kategorian); Lantegi Batuak (Enpresa kategorian), eta Arartekoa (Administrazio Publikoen kategorian).
Saridunek euren ibilbideetan burututako lanaren aitortza publikoa jaso zuten eta, hartara, sariak banatzen honakoak izan ziren: Eusko Legebiltzarreko presidentea; Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika sailburua; Gonzalo Rodriguez, Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko Sareen Sareko Presidentea (ekitaldiaren erakunde antolatzailea); Jose Luis Pinto, ONCEren Presidenteordea; eta Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidentea.
ONCE Euskadi 2016 Sari Solidarioak kalifikatzen aritu zen epaimahaia honakoek osatu zuten: Pedro Ontoso, El Correo egunkariko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilbao Herri Irratiko ‘Egunon Bizkaia’ irratsaioko eta Begirada.org webguneko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE Euskadiko Lan Sozietateak taldeko gerentea; Juan Carlos Sola, EDEKAren ordezkaria; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiaren zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko unibertsitateko Aisialdi eta Urritasun Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko kontseilari nagusia; Javier Dominguez, ONCE Euskadiren Lurralde-presidentea; eta Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiren Lurralde-ordezkaria.