Sareen Sareak, beste gizarte zibileko eragile batzuekin eta toki, foru eta autonomía administrazioekin batera, OGP Euskadi bigarren planean inplikatuta jarraitzen dugu gobernu irekia lortzeko.
Planak bost konpromiso-talde aurreikusten ditu, eta horietako bigarrenean berariaz esku hartuko dugu. Talde honen helburua gardentasunaren eta kontu-ematearen eremuan lan egitea eta aurrekontu publikoetan aplikatzea da.
Irailaren 30ean bildu ginen lantaldearen funtzionamendua adosteko lehen aldiz, eta tresna komun prestatzea erabaki zen, administrazioaren hiru mailetarako, aurrekontu publikoak ulergarriagoak eta lagunkoiagoak izan daitezen, ez bakarrik gardentasunerako eta kontuak emateko tresna gisa, baita kudeaketa publikoan herritarren ebaluazioa eta parte-hartzea erraztuko duen tresna gisa ere.
Konpromiso-taldeak herritar antolatuen eta antolatu gabeen parte-hartzeari etengabe irekita daude. Aipatutako 2. konpromisoaz gain, honako hauek daude:
- COVID19 datuen behatokia hirian, eta zerbitzuak herritarren beharretara egokitzea.
- Open Eskolako edukiak garatzea (Hezkuntza osotasunean, herritarren ahalduntzea, eten digitala eta herritartasun aktiboa)
- Euskal erakunde guztiek erabil ditzakete legegintzako/araugintzako herri-ekimenak biltzeko tresna bat garatzea
- On line zerbitzua eta bulego pilotu erdipresentzialak, gobernu irekiaren parametroetatik diseinatutako adinekoen bizi-proiektuei informazioa, orientazioa eta bitartekaritza emateko eta laguntzeko.