SURF INKLUSIBOARI BURUZKO NAZIOARTEKO BILTZARRA
Getxo Kirolak-Fadurako ekitaldi-aretoan, martxoaren 23, 24 eta 25ean, nazioarteko surf inklusiboaren lehen kongresua egingo da. Kongresu hori Getxo, Sopela eta Plentziako udalek antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta 3Dlan eta Jaiki surf Eskola tokiko enpresen lankidetzarekin.
Biltzarraren helburua surf inklusiboak industriari eskaintzen dizkion aukerak indartzea, ezagutaraztea, eta ongizatearen turismoa eta turismo terapeutikoa sustatzea da, naturarekiko harreman zuzena sustatuz, zehazki, itsasoarekiko harremana. Elkargune horretan surfaren eta desgaitasunaren industriarekin lotutako pertsonak, elkarteak, enpresak, kirolariak eta erakundeak bilduko dira