Kooperantearen Eguna
Krisi klimatikoaren, gatazka armatuen eta desberdintasunen testuinguru global batean, nazioarteko lankidetzak funtsezkoa izaten jarraitzen du giza eskubideak, genero-berdintasuna eta ingurumenaren babesa sustatzeko. Kooperantearen Nazioarteko Egunean, Sareen Saretik kooperanteen funtsezko zeregina nabarmendu nahi dugu. Izan ere, tokiko erakundeekin lankidetza estuan lan egiten dute testuinguru kalteberetan, sistema publikoak indartuz eta komunitate kaltetuenei lagunduz.
Nazioarteko elkartasuna inoiz baino beharrezkoagoa da injustizia globalen aurrean axolagabe ez egoteko eta konponbidearen parte aktiboa izateko. Jarraian, Sareen Sarearen bi kanpaina erakutsiko ditugu, Kooperantearen Eguna dela eta.