NIRE BOTOAK BALIO DU: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ETA ALDERDI POLITIKOEN ARTEKO TOPAKETAK
Maiatzaren 28ko hauteskundeen esparruan, FEVASek, bere kide diren 13 erakundeekin (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide eta Uliazpi) lankidetzan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen hiru topaketa programatu ditu alderdi politiko nagusietako ordezkariekin.
Topaketak egun hauetan egingo dira:
- Maiatzak 5, Donostiako Kursaalen.
- Maiatzak 9, Bilboko Itsasmuseumean.
- Maiatzak 16, Gasteizko Artium Museoko Auditorioan.
Ekitaldi horietan familia eta profesional batzuek ere hartuko dute parte. Gure elkarte-mugimenduak dei egin die gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdi politikoetako Ahaldun nagusigaiei.
Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, FEVASek eztabaida-gunea ireki nahi du topaketa horien bidez, zuzenean eragiten dieten gaietan alderdi bakoitzak dituen lehentasunak zuzenean ezagutzeko eta eskaerak aurkezteko aukera izan dezaten.